1.Sarrera
Musika: Herrikoia
Hitzak: Pello errota
Joxe Agirre: Ahotsa
Karidadeko Bentan
gu opciones binarias paypal sei bertsolari
Errekalde zaharra ta
Juan Joxe Udarregi
Bernardo Zizurkilgo
Gazteluko Gorri
Errenteriakua
Xenpelar jaun hori
ni Astiasukoa
Pello Errotari
3.Pariseko postala
Musika: Jon Manzisidor
Hitzak: Jon Maia
Jon Maia: Ahotsa
Aran Santamaria: Ahotsa
Tolo: Saxo altoa
Jon Manzisidor: Bajua
Imanol Manterola: Djenbea eskobillekin, arrautzak,
raska-raska, zenzerroa
Elurra ari duen
herri txiki batetan
mundua urdina da
umeen begietan
laranja bat bezala,
urdina da benetan...
postal bat jaso nuen
Paristik atzo bertan
Eta zapi negutan itxaron arren
ez da itzuli berriz
gure leiho ertzetik
ez da ikusten Paris
Paristik jaso dudan
Postal txiki batetan
La terre est blue
comme une...
orange jartzen du bertan
baina ni bizi naizen
herri arrotz honetan
elurra urtutzen da
umeen begietan
Maintenant tu ne pas la
je perdu la raison
et ma vie c'est terrible
dans cette vielle maison
mon cur est réfugie
Paris cest me prision
merci de moi chanter
cette belle chanson
Zure bila irten naiz
hamar mila aldiz
ikusi nahi zintudan
aspaldiko begiz
ta begiratu arren
hara behin ta berriz
gure leiho ertzetik
ez da ikusten Paris
5.Ehun aldiz agur
Musika: Jon Manzisidor
Hitzak: Jon Maia
7. eta 8. bertsoetan Iparragirreren "Zuregana Manuela" doinua.
Jon Maia: Ahotsa
Aran Santamaria: Ahotsa
Tolo: Klarinetea
Jon Manzisidor: Bajua
Imanol manterola: Djenbea eskobillekin, arrautzak, trianguloa
Ehun aldiz agur
esaten denean,
dorre bat jauzten da
etorkizunean
Gure mundua den
ontzi galduaren,
hondoko penaren
hiriren batetan
Ehun aldiz agur
esan ez banizun ez nizun ezer esan
ta ehun aldiz ehun
ez naiz sekula joan izan...
Horregatik agur
esan banizun ez nizun ezer esan
inor ez dago ziur
edo ez du nahi ziur izan...
Arima galdu zait
gogorik ez daukat...
Ez dut ezer salbu
txiskero alu bat!
Odol tanta bat naiz,
zapi zuri baten
zuen malkoei
gezurrak esaten
Mikrofono aurrean
haragi puska bat
euliz inguratua
amets egin dut bart
Saioak badoazti
saioen ondotik
ametsak galdu dira
gelako leihotik
Ehun aldiz agur...
8.Demokrazia
Musika: Jon Manzisidor
Hitzak: Jon Maia
Jon Maia: Ahotsa
Tolo: Klarinetea, jostailuzko bibrafonoa
Aran Santamaria: Klarinetea
Jon Manzisidor: Bajua
Imanol Manterola: Djenbea eskobillekin, zenzerroa
Demokrazia andere
demokrazia jauna
errespeto handiaz
nator zuengana
demokrazia aitatxo
demokrazia ama
mekatxis los patitos
muxu handi bana
ui demokraziari
ahaztu zait atzea
ohira juan baino lehen
ura botatzea
ai demokrazitxo bat
nahi nuke erosi
baina ez dakit zenbat
denbora egosi
ene demokrazia
nola hazi zeran
soineko zuri hori
benetan primeran
zatoz demokrazitxo
zatoz polit hori
kontuz zulo horrekin
ez zaitez erori
demokraziarekin
sentitzen naiz trankil
etxea erosi det
oso ongi nabil
demokrazia berria
ikusi al dezu
ondo eginda dago
bat ez al daukazu
demokrazia aurrera
demokrazia atzera
demokraziarekin
jolastuko gera
oporretara goaz
demokraziara
hamabost egunetan
han egongo gara
demokraziak ta biok
moztu egin dugu
bizitzaren kontzeptu bera
ez daukagu
bata bestearentzat
ez gara jaio gu
nik ni izan nahi nuke
berak dena nahi du
11.Joxe Azarola
Musika: Herrikoia
Moldaketak: Jon Manzisidor
Hitzak: Jon Maia
Jon Maia: Ahotsa
Tolo: Tronpeta
Jon Manzisidor: Bajua, gitarra elektrikoa
Aran Santamaria: Koruak
Juan Luis Blanco: Kongak
Imanol Manterola: Arraia, zenzerroa
Joxe Azarola da
hau nire grazia
Gipuzkoako Zumaian
jaio ta hazia
Amerikara joana
fortunaren bila
atzian itsasua
ta gerra zibila
Mexikon ibilita
gero New Yorkera
ezin geldirik egon
biziko bagera
ikusi izan arren
txuriak ta beltzak
ez dago mugarikan
pianuarentzat
Ezagutzen al dezu
New Yorkeko Brodway?
han eseri zen eta
famatu ere bai
han eskatzen zioten
Sam-i bezelaxe,
"onena hi haiz eta
jo zak berriz Joxe!"
13.Ala porai!
Musika: Herrikoia
Hitzak: Jon maia
Aran Santamaria: Ahotsa
Jon Manzisidor: 6 sokako bajua
Imanol Manterola: Djenbea
Jon Maia eta Tolo: Txaloak, jaleoa
Soineko gorri hura
Maletan sartua
Oihu bat egin nuen:
Madarikatua!
Kotxia hartu nuen
Saka eta sua
Orain deabruari
Eskatu ba, eskatu ba
Eskatu muxuak
14.Partiada tristea Ternuarat
Musika: Dastgah Segah iraniar kantu herrikoia
Jatorrizkotik moldaketa: Jon Manzisidor
Diskorako moldaketa eta instrumentazioa: Josu zabala
Hitzak: Herrikoiak
Jon Maia: Ahotsa
Josu Zabala: Eskusoinua
Tolo: Klarinetea
Johnny: Sazea
Txuri garbi zeru gaina
itsasoak eder maina
haize ona belaraco
denbora ona partitçeco
Adi nire haur çumeac
seme alaba maiteac
galtçen baduçue aita
ama alarguna maita
Bide luçe Ternuarat
itsasoa zabal harat
zubiric eç pasatçeco
marinelen salbatçeco
Elementac badarontsa
itsasoac habarrotsa
haiçe tenpesta bera da
itsasoac mascarada
Furacanaren furia
infernuco irudia
Satan beltçak darabila
ontzien galtçen dabila
Urac non bermaric ez du
ez haizeac nondic lotu
untçiac eç çimenduric
han eç da salbamenduric
Untçi batzuk salbaturic
itsasoa pasaturic
arribatu ternuarat
behar duten portutarat
Ternua da mortu hotça
eremu triste arrotça
laboratçen eç den lurra
neguan beti elurra
Han oihan sasi handiaç
larreac eta mendiac
harri arroca gogorrac
lur agor eta idorrac
Han otsoak eta hartçzak
basoco bestia gaitçac
animalien herria
desertu içugarria
|
2.Karidadeko benta
Musika: "Ya rayah" marokoar herrikoia
Hitzak: Herrikoiak, Jon Maia
Jon Maia: Ahotsa
Aran Santamaria: Ahotsa
Tolo: Klarinetea
Jon Manzisidor: Oud, bajua
Imanol Manterola: Darbuka
Juan Luis Blanco: Panderoa
Haize http://www.binomo.com.ar/binomo-does-accept-paypal hegoa gau epela
ilargiaren argi
mutxurdinak leihoetan
teilatuan katu bi
Bidertzian zenbait kanta
gauerdiz ardoari
hargaineko sorgin zaharra
keinuka ilargiari
Gaueko piztiarentzat
ez da eguzkirik
Karidadeko bentako
argia du pizturik
Sei gizon mahaiaren bueltan
ari dira ari
mutxurdinak desiotan
Pello Errotariri
Mila urteko sasiak
dena estalirik
non dago mundu galdua
airean ez badabil
Guk kunplituko diogu
pozik gogo hori
zeruan gertatu dedin
Pello Errotari
Haize hegoa gau epela...
4.Algorri, itsasoko dama
Musika: Jon Manzisidor
Hitzak: Jon Maia
Aran Santamaria: Ahotsa, klarinetea
Tolo: Klarinetea, txapak
Iker Azas: Bonbardinoa
Jon Manzisidor: Gitarra, bonboa
Imanol Manterola: Djenbea eskobillekin
Jon Maia: Koroak
Neguko https://www.binomo.com.ar/binomo-does-accept-paypal goiz bat
zuri laztana,
arrosa beltza zera Algorri
itsasoko dama,
zure barreneko
izaki danak
desesperantzan
itoko al ziren?
Mendetako haitz,
harrizko bihotz
txori beltzak hegan zeruan,
airean hilotz,
zure altzoan
triste sentitzen naiz
Entzuten dizut
Nunca mais, nunca mais.
6.Txakur txiki gorritxo bat
Musika: Herrikoia
Hitzak: Izuelako artzaia
Aran Santamaria: Ahotsa
Tolo: Tronpeta
Jon Manzisidor: 6 sokako bajua
Imanol Manterola: Djenbea eskobillekin, kabasa
Txakur txiki gorritxo bat
faltatu zait neri
arras galdua da eta
ez da inoiz ageri
ez diot maldiziorik
bota nahi inori
hartaz baliatzen dena
ongi bizi bedi
Manterola errotari
gizon abila da
nire txakur txiki hori
hark berak hila da
axeria duela
hor ibilia da
zerbait bildu nahia badu
hark familiara
Aiako herri noblea
pasatu orduko
guztiokj eman ezkero
franko du bilduko
gaztain eta arraultza
txanpon eta kuarto
aurtengo bastimentua
badaukala zierto
Nire txakur txiki leihal
salati klarua
axeri kolorekoa
ilajez arrua
harekin ibili danak
ona du garbua
itsu aurreko balebil
a ze pajarua
7.(Txirrita)
Musika: Herrikoia
Hitzak: Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"
Txirrita (1910?): Ahotsa
Errespetatu biharko degu
maisu honen hitzaldia
Agintari bat etorri zaigu
leuna eta garbia
9.Paulino Uzkudun
Musika: Jon Manzisidor
Tolo: Klarinetea
Iker Azas: Bonbardinoa
Imanol Manterola: Djenbea eskobillekin, panderoa
Jon Manzisidor: Pianoa
Aran Santamaria: Klarinetea
10.Askizuko Remedios Amayanekua
Musika: Jon Manzisidor
Hitzak: Jon maia
Aran Santamaria: Ahotsa
Tolo: Klarinetea, jaleoa
Imanol Manterola: Darbuka, klabeak
Jon Manzisidor: Gitarra
Iker Azas: Bonbardinoa
Jon Maia: Ahotsa
Askizuko Remedios
Amayanekua
kantu batek urrundik
ekarritakua,
Orruako aldapa
haundia da baina...
oinutsik ibiltzeko
bai larre bikaina!
Behin baten agertu zen
Eurivisonen
orain flamenkuaren
erregina omen,
Askizuko Remedios
Amayanekua
Orruan sortua da
zure flamenkua!
Zure ontzi galdua
aurkitu zenuen
olatu handi batek
ekarriko zuen
Orruako haitzetan
olatuak brausta
zure kantuak hango
zipristinak dauzka...
Aita San Antonio
Urkiolakua
jitanatxo batekin
enamoratua...
jaunak barka ditzala,
gure pekatuak....
12.Bezala, nazala
Musika: Jon Manzisidor
Hitzak: Jon Maia
Jon Maia: Ahotsa
Aran Santamaria: Koroak
Tolo: Saxo sopranoa
Jon Manzisidor: Bajua
Imanol Manterola: Bongoak, shaker
Negar egingo dudan
gaua guztietan
eramango ditudan
begi bustietan
berriz jaio nahi duen
umea bezala
loak barreneraino
eraman nazala
Iritsiko ez diren
egunsentien zai
Ilunabar honetan
Bizi nahi dut lasai
Ikusi nahi ez duen
Itsua bezala
Gauak bere besotan
babestu nazala
Ukituko ez nauten
eskuen aurrean
Gozo urtu nadila
nire bakarrean
loratu nahi ez duen
zuhaitza bezala
haizeak etengabe
biluztu nazala
Noizbait egingo banu
Gogoaren aurka
Horren errua nire
buruak ez dauka
Inoiz jakingo ez den
Egia bezala
Soilik maite nauenak
gozatu nazala
|