Kultura >
Karidadeko
Bentak euskal tradizioa eta kanpoko doinuak uztartu ditu
diskoan ·Jon Maia da bere lehen
lana kaleratu duen Zumaiko taldearen ahotsa Bertsoak, koplak,
perkusioa eta munduko melodiak uztartzen ditu
bandak
Jon Maia, Aran
Santamaria, Inazio Tolosa, Jon Manzisidor, Imanol Manterola eta
Domentx Uzin dira Karidadeko Benta, izen bereko diskoarekin
merkatuan aurkeztu berri den Zumaiako taldea. Herri orkestratxo
baten itxura hartuta, munduko doinuak eta bertsoak uztartzen ditu
dagoeneko bi urteko ibilbidea duen bandak.
Izaskun LABEAGA
BILBO Duela ehun bat urte bazen Villabona eta Zizurkil
artean ''Karidadeko Benta'' izeneko toki bat. Hantxe elkartzen ziren
inguruko bertsolariak, sagardo upel artean. Pello Errotaren bertso
bati esker iraun du denboran biltoki haren xarmak; bertsolariei,
behintzat, «oso sugerente» gertatzen zaie, «hango gauetan zein giro
egongo zen pentsatzeak, hainbeste festazale eta bertsolari batuta»,
aitortu zuen atzo Jon Maiak.
Zumaiako beste lagun batzuekin Karidadeko Bentaren proiektuari
ekin zion Maiak duela bi urte. Hasieran, «asmo zehatzik gabe,
inolako helbururik gabe», aipatu zuenez. Denborak eta ingurukoek,
ordea, «honaino ekarri gaituzte», eta atzo lehen diskoa aurkeztu
zuten Bilboko Kafe Antzokian.
Bertsoak, perkusioa eta munduko melodiak Maroko edo Irango
doinuak, bolero, tango edo flamenkora hurbiltzen diren akordeak
koktelera berean sartuz gero, jorratzeko bide berri bat bazela ikusi
zuten. «Bertso eta koplen ondoan, kultura eta hainbat estilotako
soinuak ditugu». Tradizio aitzindaria eta aire berriak
natural-tasunez elkartzen dituzte.
Entzuleari kantuak, «aldi berean, berriak eta betikoak irudituko
zaizkio. Belarrietatik ohikoa ez den zerbait sartuko zaio, baina ez
zaio arrotza egingo, lehenago edo geroago berea den zerbait
aurkituko du. Denetarik eta guztiontzat dago», ziurtatu zuten.
Diskoan hainbat laguntzaile izan dituzte: Joxe Agirre 74 urteko
bertsolari azpeitiarra (ahotsa), Josu Zabala (eskusoinua), Txony
(saz), Iker Azas (bonbardinoa) eta Juan Luis Blanco (kongak,
panderoa).
Diskoan zenbait pertsonaia ezaguni buruzko erreferentziak topa
daitezke. Txirrita, Remedios Amaya flamenko abeslari ezaguna edo
Jose Azarola piano-jotzaile zumaiarra. Lana ixteko Ternuara joandako
euskal marinel batzuei buruzko kopla zaharrak musikatu dituzte.
Dagoeneko hainbat saio eman dituzte jendaurrean.
Bat-batekotasunarena da taldearen zeinuetako bat. Horregatik,
diskoak itxura «serioagoa» ematen die, baina zuzenekoetan festa
handia sortzen dute. Komunikazio handia sortzen da entzule eta
musikarien artean.
|