Gaztelupeko Hotsak
EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

MP3

ZURE SASKIA
 



Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Noizpop


Harpidetu boletinera


 Karidadeko Benta taldeak bihar Donostiako Bertso egunean abestuko du
Hemeroteka
Karidadeko Benta taldeak bihar Donostiako Bertso egunean abestuko du


F Ekitaldi nagusia Kursaaleko areto nagusian izango da arratsaldeko 6etatik aurrera.

J.L. ROMATET./DV. ZUMAIA

Karidadeko Benta talde zumaiarra albiste berriekin dator. Alde batetik, bihar, urtarrilaren 25ean, Donostiako Kursaaleko kubo handian izango den Bertso Egunean hartuko du parte. Bestetik, martxo aldera estudioan sartuko dira beren lehen diskoa izango dena grabatzera. Aran Santamaria (ahotsa eta perkusio txikia), Jon Maia (ahotsa), Imanol Manterola (perkusioa), Inazio Tolosa (klarinetea, saxoa eta tronpeta) eta Jon Manzisidor (baxua) dira taldeko partaideak. Orain urte pare bat hasitako taldeak gorantz egin du denbora honetan. Adibide bezala, aipa daiteke azken hilabete hauetan Euskal Herriko hainbat herritan ibili direla kontzertuak ematen. Denbora horretan 20 kontzertutik gora eskaini dituzte, eta entzuleen artean oso harrera ona izan du bere musikak.

Bertso Eguna

Bihar, larunbata, hilak 25, XXXIV. Bertso Eguna antolatuko da Donostian eta bertan izango da talde zumaiarra. San Sebastian egunaren inguruan antolatu ohi den Bertso Egunaren helburua garaian garaiko bertsolaritzaren mugimenduaren isla izatea da besterik beste. Baita ekarpenak eta froga berriak egitea ere. Bi alderdi horiei heldu nahi zaie aurtengoan ere.Aurtengoaren erronka, ordea, bertsogintzarentzat protagonismo osoa berreskuratzea da, baina goi mailako bertsogintzarena.

Xabier Amuriza, Andoni Egaņa, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Fredi Paya, Angel Mari Peņagarikano, Xabier Silbeira eta Jokin Sorozabal bezalako bertsolariak arituko dira lanean Kursaalean. Gai-jartzaile bezala Unai Elizasu eta Joserra Gartzia arituko dira. Zumaiarrek ere izango dute protagonismo aurtengo Bertso Egunean, Karidadeko Benta Kursaaleko oholtza gainean izango baita.

Bertso-saio eta bestelako ekitaldien artean Karidadeko Bentak beren kantuak joko ditu, bertso zaharren moldaketa berriak eta herrialde ezberdinetako musikak uztartuz(Kuba, Maroko, Irak, Cabo Verde, eta abar). Jon Maiak idatzitako bertso berriez osatutako kantak ez dira faltako, ez eta taldeak jotako musikarekin bertan inprobisatutako bertsoak ere.

Ekitaldia arratsaldeko 6etan hasiko da. Sarrerak Kursaaleko leihatilan izango dira salgai. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, 16 urtetik beherakoek 4 euro eta Bertsozale elkarteko bazkideek 7 euro.

Diskoa laster

Martxo aldera beren lehen diskoa izango denaren grabaketa lanetan hasiko dira. Soinu teknikari bezala Lisabo taldeko Karlos Osinaga arituko da eta dirudienez, argitaratzea Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean izango da. Gauzak ondo joan izanez gero, diskoa maiatza aldera kalean izango da.

Karidadeko benta

KARIDADEKO BENTA





Kontzertuak


Hemeroteka


Argazkiak


Webgunea


ARTISTAK
· AUDIENCE
· BIDE ERTZEAN
· JOSEBA TAPIA
· KARIDADEKO BENTA
· KEU
· MAL DE OJO
· MANDARIN DOTORE
· MIKEL URDANGARIN
· PETTI
· TAPIA ETA LETURIA
· TRES HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· ZAHARREGIA, TXIKIEGIA AGIAN
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR